XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urte onetan, Primo de Rivera`ren nausitza aldian, atzerrira iges egin bear izan abertzale askok: M. Egileor`ek Lapurdi`ra jo zuen, E. Gallastegi`k Mexiko`ra, Robles Arangiz eta Luis G. Etxabarri`k Arjentina`ra.

Andik ere lan ederra egin zigun Etxabarri`k.

Beronen idatziak daurkiguz, ta ugari Bilbao`ko Euzkadi-n eta Aberri-n eta Buenos Aires`ko La Nación... aldizkarietan; baita E. Gallastegi`k Mexiko`n ateratzen zuen Vida Vasca-n ere.

Ogetabots bat urtean, berri emaille izan zan La Nación egunerokoan.

Buenos Aires`en il zan 1971-8-7`an.

EUSKALTZALE Ander M. Iruxo`k onela: Luis Gonzalez Etxebarri jaiotzez zan euskaldun.

Aren erriko euskalkia erdi bizkaitar erdi arabar duzu.

Izparringietan idatziz euskera landu zuen.

Lan jatorrak eta itzulpenak argitara zizkigun; ez da, beraz, arritzeko 1918`an Euskaltzaindia sortu zanean berau ere Oñati`n aurkitzea.

Euskal aldundiak an lau gizon aukeratu zituen ortarako araudia antolatu zezaten.

R. M. Azkue, Artur Kanpion, Eleizalde`tar Koldobika ta Juli Urkixo.

Urrengo batzar batean egindako araudia onartua izan zan, baita euskaltzain osoak eta urgazleak izendatu ere: Luis G. Etxebarri ere, Bizkaikoen artean, antxe zegoen urgazle bezela.

Etzan edozein moduko gizonen aulkian jarri, lagunkide bait zituen: Bizkai`tik Seber Altube (...).

IDAZLE Lumaren arazoa ogibide bait zuen, asko idatzia duzu euskeraz ta erderaz.

Ikasteak amaitu-ala asi zitzaizun idazten, Euzkadi egunerokoan aurrenik, eta Aberri-n eta Kendun-en ondoren.

Esan dizugu: Aizkibel'dar Bigen erabilli oi zuen gezur-izentzat, geienez beiñik-bein (...).